Biologie
Étude de cas : Biologie. Recherche parmi 300 000+ dissertationsPar Kamila Gautier • 8 Janvier 2017 • Étude de cas • 1 703 Mots (7 Pages) • 907 Vues
Haurdunaldiaren gelditzea :
Kasu batzuetan, harreman sexualen denboran, jende batzu ez dira babesten, beren preserbatiboak hautsi du edo beste zer nahi arrazoinengatik, emazteak haurdunaldian sartzen ahal dira nahi gabe. Ondorioz, haurdunaldia gelditu nahi dute. Horrentzat zein metodo diren eta nola pasatzen diren esplikatuko dugu.
→ ZERGATIK HAURDUNALDIA GELDITU ?
Haurdunaldia gelditzeko arrazoin desberdin ainitz badira : emazteak ez duelako aski dirurik bere haurraz okupatzeko, ez duelako aski lekurik, ez delako prest, behar bada ere, herri batzuetan bezala (India, Txina, Nepala... non mutikoen sortzea pribilegiatua den), haurdunaldia gelditzea erabakitzen dute neska bat baita eta mutiko bat ukan nahi baitute. Baita haurra eritasun bat duelako ere. Haurdunaldia gelditzen ahal da ere bai akituak baikira, enerbatuak, pisuarengatik... Arrazoi ainitz izaiten ahal dira.
→ METODO EZBERDINAK :
Haurdunaldia gelditzeko metodo ezberdinak badira :
-biharamuneko pilula
-IVG (aborta)
-Medikamendu metodoa edo kirurgikala 2
→ BALDINTZAK :
Familia aholkulari batekin edo psikologo batekin hitz ordu bat beti proposatua izan behar da.
Adingabeentzat bortsatua da.
Hausnarketa astebeteko epe bat bada medikuari egindako lehen eskaeraren eta abortuaren artean.
Adingabeak, berak autatutako pertsona heldu batengandik lagunduta izan behar dira.
Biharamuneko pilula :
Arrisku kasuan hartzen ahal da biharamuneko pilula, ahalik eta lasterren 72ordu arte. Eskugarria da preskripziorik gabe farmazian eta urririk adingabeentzat. Bat erosten ahal da aintzinetik edo medikuari galdeginez, ukan baldin badugu harreman sexual bat eta ezin badugu farmazia batetara joan adibidez. Gainera, horrek ahalik eta lasterren hartzeko aukera ematen du, zeren eta lehenago hartuz, eraginkorragoa da geroago hartu baino.
72orenak gainditzen badira, pilula berri bat existitzen da, eta hau gehienez 5 egun artino balio du, baina bakarrik preskripzio batekin.
I.V.G (abortua) :
Abortatzen ahal da 12 aste haurdunaldi artino (erran nahi baitu 14 aste azken hilabetekoetatik), baina kasu egin behar da epeari. Badira oraindik oino eta guttiago zentro abortuak egiten dituztenak, eta itxaropen epeak batzutan luzeak dira.
Zein dira abortu baten galdegiteko baldintzak?
Abortua, beren haurdunaldia bururaino eramatea ez dutenek nahi edozein emazteek galdegiten ahal dute.
Abortua mediku batek egiten du, eta aurreratuak dira bi kontsulta medikalekin eta psiko-sozial batekin, adingabeentzat obligatua dena baina helduentzat ez.
2
IVG baten etapa ezberdinak :
Hitz ordu bat hartu behar da ginekologo batekin edo Planning Familial (CPEF) batekin. Ekografia bat egina izanen da eta horrek jakinaraziko du zenbat denborako haurdunaldia den eta zein IVG mota praktikatua izanen den. Bost aste haurdunaldi artino, bi metodo artean aukera bada, emazteari da horren autatzea, medikuarekin, nahiago duena. 5 eta 12 asteren artean, bakarrik IVG kirugikoa baliatzen ahalko da.
Autatutako edozein metodoarekin, 48 ordu guttieniko eta 7 egun gehieniko epe batetan, bigarren hitz ordu bat izanen da konsentamendu fitxa bat hizenpetzeko abortua aintzin.
Edo abortu medikamentala :
Abortu medikamentalaren printzipioa « fausse couche » baten berdina da. Frantzian, gutti gora behera arbotuen %40a medikamentalak dira.
Medikuak bi botika mota hartzeko ematen ditu :
→ Lehena mifepristone (RU486) da. Prosgesterona ordezkatuz, RU486-ak embrioiaren garatzea blokatzen du. Etapa honetan, odoljario ttipi batzu ukaitea posible izan daiteke, baina horrek ez du erran nahi haurdunaldia gelditua dela.
→ 48 oren berantago, prostaglandines botika hartu behar da. Bere ekintza uterioan kontrakzioen eragitea da eta ondorioz embrioia eta mukosen kentzea nidazioari beharrezkoak zirenak. Etapa honetan, odoljarioak izanen dira hilabetekoak bezala, batzutan piska bat gehiago.
Horrez gain, ez min ukaiteko botikak :
Hilabetekoak bezalako mina izanen baita, medikuak antalgika batzu ematen ditu ; paracetamol edo anti-inflammatoires ez steroidienoak adibidez.
Ebakuazioa, 4 eta 72 orenen bitartean asten da bigarren botika artu ondoren eta 10 egun arte luza daitezke. 3
Batzutan, abortu mendikamental batentzat, ospitalizazio bat beharrezkoa izan daiteke, sustut 7 eta 9 aste artean egina bada.
Abortu modu horrek, eraginkortasun handia du, baina porrota purzeintai ttipi batekin hala ere. Horregatik bada azken bisita bat 15 egun berantago, segurtatzeko arroltzea behin eta betikotz joan dela.
...